1040 bozka, mila esker

Pasa den igandean 1040 bozka jaso zuen gure zerrendak, eta bi zinegotzi aukeratuak izan dira, Andoni Ibarguren eta Mariana Aranburu.

Ez da emaitza ona izan, botoen jaitsiera izan dugu eta, baina, egia esan, BILDUren gorakada ikusi eta gero, pozik gaude babes garrantzitsua mantentzeagatik, eta eskerrrak eman nahi diegu guregan konfiantza mantendu duzuenei. Irekitzeko dagoen aldaketa ezkerrerantz izango dela espero dugu, eta hori bada prest gaude laguntzeko.

En primer lugar agradecer a nuestras y nuestros votantes por la confianza que han depositado en nosotros y por valorar el trabajo que hemos realizado.

En segundo lugar, felicitar a Bildu por los resultados que ha obtenido. Esta claro, que al cubrir un espacio electoral similar al nuestro, el auge que ha tenido nos ha repercutido directamente y hemos sufrido una importante bajada de votantes.

Por otro lado nos alegramos porque la poblacion de Zarautz ha votado mayoritariamente a fuerzas de izquierda, y esperemos que esto se refleje en un verdadero cambio de políticas. En la medida en que podamos seguiremos apoyando medidas progresistas y de izquierdas que pongan en primer lugar los intereses de las y los trabajadores y de la ciudadania de Zarautz.

Hemos trabajado duro estos cuatro años y seguiremos trabajando con ilusion dando lo mejor de nosotros mismos y como deciamos en muestro lema “ ezkerlanean, elkarlanean, sumando por la izquierda”

Advertisements

Aralar Ezker Batuak herri programa aurkeztu du (Hitzan)

EB-Aralarreko hautagaiek herri programa aurkeztu dute
2011/05/11
Hauteskundeak
Nork Zarauzko Hitza
Aralar Ezker Batua Zarautz
EB-Aralar koalizioko hautagaiek herri programa aurkeztu zuten astelehenean. “Gure lehentasuna herritarrak izango dira, haientzako zerbitzuak sendotzea eta hobetzea”, adierazi zuten. Ildo horretatik, koalizioak herritarren arazoei “ezkerretik” eman nahi dio erantzuna.

Enpleguaren aldeko mahai soziala sortzea proposatu zuten zerrendakideek, “herrian enplegua sortzeko estrategia prestatu eta bereziki ekonomia soziala bultzatzeko”. Era berean, babes ofizialeko etxebizitzak sustatzea izango da EB-Aralarren egiteko nagusia, “batez ere alokairuzkoak” : “Zarautzen 1.481 pertsonek eskatu dute etxebizitza babestua. Aldapetan, Kortazarren, Amillubin eta Itxas Mendin sustatuko ditugu”.

Mugikortasunari dagokionez, TAO sistema aldatu beharra dagoela gehitu zuten. Hala, errotazio sistema martxan jartzea proposatu zuten: “Bizkaia, Zigordia eta Foruen kalean errotazio sistema jarri behar da aparkatu ahal izateko; doan zarauztarrentzat, ordainpekoa kanpotarrentzat”. Era berean, udan TAO sistema bigarren eremura mugatu behar dela esan zuten, eta aparkalekuak egokitu herritik kanpo.

Horrez gain, Alde Zaharreko urbanizazio berria eskatu zuten, baita bidegorri sare integrala garatzea ere. Autopistako hirugarren erraila sortzearen kontra agertu ziren, bestalde. Erraustegiaren moratoria eskatu zuten eta birziklapena sustatzea. Halaber, Polikulturalari uko egiten diotela nabarmendu zuten: “Azterketa teknikoak egiteko xahututako bi milioi eurokin posible izango zen Modelo zinema eraberritzea, esaterako”.

Herritarren arretarako zerbitzu bateratua prestatu behar dela gehitu zuten, ordutegia zabalduz, administrazioko tramiteak errazteko. Kiroldegian kuota soziala aplikatzea eta diru sarrera murritzak dituztenei hobariak eskaintzea proposatu zuten. Horrez gain, Turismo eta Kirol Patronatuak bertan behera utzi behar direla nabarmendu zuten: “Udal administrazioaren baitan integratu behar dira”.

Euskara lantzea eta haren erabilera sustatzea izango da EB-Aralarren helburua: “Zarautz erreferentzia gunea da esukaltzaleen artean, eta izaten jarraitu behar du. Horretarako behar diren bitartekoak bermatu behar ditugu”. Berdintasun Sailaren ekimenak indartu eta herritarren partaidetza zuzena bultzatu behar direla gehitu zuten, baita Herri Kirolak lantzeko eskola sortu ere.

“Lanean segituko dugu indarkeria bitarteko politiko moduan erabiltzeari behin betiko bukaera eman arte. Bakea, elkarbizitza eta adiskidetzearen alde egingo dugu”, nabarmendu zuten.

Zenbait hitzordu

Gaur eguerdian auzoz auzoko proposamenak aurkeztuko ditu koalizioak Azken Portuko Guria tabernaren atarian. Bihar, berriz, eskuorriak banatuko dituzte Vista Alegren. Gauza bera egingo dute etzi Lege Zaharren Enparantzan, 18:00etatik aurrera.

Auzoz auzoko programaren aurkezpena Hitza-n

Auzoz auzoko programa prestatu du EB-Aralarrek
2011/05/11
Hauteskundeak
Nork Zarauzko Hitza
Ezker Batua Aralar prentsaurrekoa
EB-Aralar koalizioak auzoz auzoko programa prestatu du, eta auzo elkarte edota auzotarrek egindako proposamenak jaso dituzte bertan. Egunotan herriko gune ezberdinetan banatuko dituzte aleak, herri programaren laburpentxoarekin batera. Gaur Azken Portun izan dira zerrendakideak, bihar Vista Alegren izango dira 17:00etatik aurrera eta ostiralean, berriz, Lege Zaharren Enparantzan, 18:00etan.

Proposamenak:

-Alde Zaharra: Plan Berezian jasotako ekimenak martxan jartzea, bizikletak aparkatzeko tokiak zabaltzea, Langako plaza Birgaitze Integratuaren Eremua izendatzea, Salbide Zaharreko promozioa sustatzea eta Salbide eta Baratzalde kalea egokitzea, Modelo Zinema egokitzea eta eraberritzea eta beladoreen ordutegia mugatzea, besteak beste.

-Vista Alegre: Aldapetako lanak martxan jartzea eta igogailuaren eraikuntzarekin hastea, Barandiaran kaletik auzorako sarbidea trafikoari ixtea, auzoko kirol pista estaltzea eta Udal Eskola Tailer berria sortzea.

-Azken Portu: Aldundiari eta BIDEGIri A-8ak sortutako zaatai aurre egiteko panelak jartzeko eskatzea, Azken kalean aparkalekua egokitzea, Salberdin garatzea. Egaña kaleko urbanizazioa berritzeko proiektua idaztea, Klabelinsoro inguruan skate pista berria egitea eta auzo elkartearen sorrera bultzatzea, besteak beste.

-Itxasmendi: Aldundiari eta BIDEGIri A-8ak sortutako zaatai aurre egiteko panelak jartzeko eskatzea, Itxasmendiko futlbol eta saskibaloi kantxan zoru sintetikoa jartzea, alokairuzko 30 etxebizitzak eraikitzen hastea, Guardia Zibilaren koartela alokairuzko bizitoki bilakatzea, Eroski saltoki handitik biribilgunerainoko espaloia berritzea eta komun berria eraikitzea pisten ondoan, besteak beste.

– Mitxelena: Bizikletak aparkatzeko toki estalia tren geltokiaren ondoan zabaltzea eta hobetzea, ibilbide luzeko autobusentzat gearlkua egokitzea Amillubin eta gaueko trenak bizilagunei sortzen dizkieten kalteak berraztertzea, besteak beste.

– San Pelaio-Mendilauta: Ikastola Eguzki Izarra partzelara lekualdatzea, Ikastolako komuna egokitzea eta herritarrei irekitzea eta Mendilautako espaloiak konpontzea, besteak beste.

Hauteskunde programa osoa Zarautz 2011

Hau da Udal hauteskundetarako aurkezten dugun egitarau osoa. Ezkerreko proposamenak zarauztarron arazoak konpontzeko

zarauzko udal hauteskunde egitaraua 2011 Aralar – Ezker Batua.http://www.scribd.com/embeds/55394978/content?start_page=1&view_mode=list&access_key=key-q7ff5obgzvoainz9jcg(function() { var scribd = document.createElement(“script”); scribd.type = “text/javascript”; scribd.async = true; scribd.src = “http://www.scribd.com/javascripts/embed_code/inject.js”; var s = document.getElementsByTagName(“script”)[0]; s.parentNode.insertBefore(scribd, s); })();

Gure auzo programa aurkeztu dugu Azken Portun / Presentamos el programa de barrios en Azken Portu

Gaur aurkeztu dugu gure auzoz auzoko programa, hau da, auzo bakoitzeko zehaztutako ekimenak biltzen dituena. Proposamen gehienak auzo elkarte edota auzotar beraiek proposatuak dira, horregatik denak dira bideragarriak eta erabilgarriak, jendeak berak eskatuak direlako

auzoz auzoko programahttp://www.scribd.com/embeds/55212951/content?start_page=1&view_mode=list&access_key=key-wvrfqipof0gotwch1uh(function() { var scribd = document.createElement(“script”); scribd.type = “text/javascript”; scribd.async = true; scribd.src = “http://www.scribd.com/javascripts/embed_code/inject.js”; var s = document.getElementsByTagName(“script”)[0]; s.parentNode.insertBefore(scribd, s); })();

Hoy hemos presentado nuestro programa por barrios, es decir, el que recoge las actuaciones propuestas por cada barrio. La mayoría de las iniciativas han sido propuestas por las asociaciones vecinales o por ciudadanas y ciudadanos, por eso son utiles y viables, porque han sido propuestas por las personas que viven en cada barrio.

Gure lehentasuna zarauztarron azaroak / Nuestra prioridad serán los problemas de las y los zarauztarras

Atzo Aralar-Ezker Batua koalizioak bere programa aurkeztu zuen. Hautagaiek ildo nagusiak jakinarazi zituzten, hauek Zarauzko etxe guztiotan jasoko den aldizkari batean jasota daude.
Mariana Aranburuk, zerrendako bigarrenak, programan makroproiektu ez direla eskaintzen argitu zuen, helburu nagusia herritarrentzako zerbitzuak sendotzea da, eta Zarautzek dituen arazoei, (langabezia, etxebizitza, ingurumena, bakea eta normalizazioa) konponbidea bilatzea da.

Andoni Ibarguren, koalizioaren zerrendaburuak hurrengo legealdiaren erronka nagusia krisiaren ondorioei aurre egitea izango dela esan du, batez ere langabeziari, Zarautzen 1298 pertsona daude Lanbiden izena emanda. Enpleguaren alde mahai soziala eratzea proposatzen da, sindikatuak, enpresa txikiak, autonomoak, ostalariak eta merkatariak bilduko dituena, herrian enpelgua sortzeko estrategia prestatzeko, bereziki ekonomia soziala eta lanpostu berdeak bultzatuz.

Programan dauden proposamen nagusiak laburbildu zituen: Babes ofizialeko etxebizitza sustapenak bultzatzen jarraitzea: Kortazar, Aldapeta, Amillubi, batez ere alokairuzkoak. Oraingo TAO eredua aldatzea dagoen kontratua bertan behera lagatzen eta gunea eta indarraldia mugatuz, bakarrik udan mantenduz. Errauskailuari oposizioa eta moratoriaren eskaerari babesa. Udaltzainaren eredua aldatzea, auzozainak sortuz, bizilagunetik hurbilago lan egiteko. Zerbitzu publikoen kudeaketa zuzenaren aldeko jarrera. Polikulturalaren proiektu bideraezinari uko egitea eta Modelo zine aretoa eraberritzea Zarautzen auditorio duin bat izateko.

Azkenik nabarmendu zuten hauteskunde hauekin bakerako itxaropena piztuda Euskal herrian eta Aralar – Ezker Batua bakea eta berradiskidetzea defendatzen jarraituko dute eta horretarako gehiengo sozialak eskatzen duena bideratu behar da : hau da ETAren behin betiko su etena, aukera politika guztiak legeztatzea eta guztion konpromisoa persona guztientzako eskubide guztiak bermatzeko.

FOILETOAhttp://www.scribd.com/embeds/55133817/content?start_page=1&view_mode=list&access_key=key-2abor8h1kppuok8iy24c(function() { var scribd = document.createElement(“script”); scribd.type = “text/javascript”; scribd.async = true; scribd.src = “http://www.scribd.com/javascripts/embed_code/inject.js”; var s = document.getElementsByTagName(“script”)[0]; s.parentNode.insertBefore(scribd, s); })();

Nuestra prioridad serán los problemas de las y los zarauztarras

Ayer presentó su programa electoral la coalición Aralar – Ezker Batua. Las candidatas y candidatos dieron a conocer los puntos más importantes que están recogidos en una revista que recibirán todos los domicilios a lo largo de esta semana.
Se destacó por la número dos de la lista, Mariana Aranburu, que en el programa no se presentan propuestas estrellas o macroproyectos, sino que el objetivo principal será mantener los servicios a la ciudadanía y buscar soluciones a los principales problemas que Zarautz tiene en la actualidad: el paro, la vivienda, los problemas ambientales, el desprestigio de las instituciones y la paz y la normalización.

El candidato a alcalde, Andoni Ibarguren, destacó que el principal reto de la próxima legislatura será hacer frente a los efectos de la crisis, en especial el paro que afecta a 1.298 personas en Zarautz, para ello se propone constituir una mesa social por el empleo, para elaborar de manera participativa con sindicatos , autónomos, comerciantes, hosteleros y pequeñas empresas, medidas de reactivación económica que den preferencia al fomento de la economía social y la creación de empleos verdes.

A continuación resumió las principales propuestas recogidas en el programa como seguir impulsando las promociones de vivienda protegida en marcha, Aldapeta, Kortazar, Amillubi. Cambiar la OTA actual, no prorrogando el actual contrato y limitando la zona y el período de funcionamiento sólo a verano, el rechazo a la planta incineradora y el apoyo a la moratoria a su construcción, el cambio del modelo de policía municipal creando los auzozainak, como figura de cercanía con las vecinas y vecinos de cada barrio, la apuesta por la gestión directa de los servicios públicos, y el rechazo al fracasado proyecto del Policultural y la apuesta a corto plazo por adecuar y utilizar el cine Modelo para contar con un escenario apto para actividades culturales.

Por último se destacó que en estas elecciones se abre un nuevo tiempo de esperanza para la paz en Euskalherria y Aralar – Ezker Batua seguirán defendiendo la paz y la reconciliación de la sociedad, siendo necesario para ello que el alto de fuego de ETA sea definitivo y unilateral, que se legalicen todas las opciones políticas y que todas las sensibilidades se comprometan con la garantía y la defensa de todos los derechos humanos para todas las personas.

2007-2011 LEGEALDIAREN BALORAZIOA

2007-2011 legeladiko EB-Aralarren balorazioa

Hauteskundeetarako bi hilabete falta diren honetan, balantzea egiteko ordua da eta herritarrei gure porgrman jarri eta bete denaren berri eman nahi diegu.

Pasa den hauteskundeetan emaitza onak atera genituen, bozken % 15a eta honek hiru zinegotzi eman zizkigun. Honekin zera azaldu nahi dugu daukagun indarra, gehiengotik urrun dagoela.

Gogoratu nahiko genuke nola izan zen legealdi hasiera eta nola EA 4 hilabetez gutxinez 5 zinegotziekin bakarrik egon zen gobernuan. Azkenean adostu zen gobernu hau, ez zen inoren lehen apustua izan eta beste aukerek porrot egin zutenean, proposamen bat egin zen guztiak gobernua osatzeko. Guk erantzunkizunagatik onartu genuen negoziatzen hastea eta gure idatzia izan zen gobernu akordioaren oinarri nagusia.
Puntuz puntu azaltzen hasi aurretik, azaldu holako gobernua salbuespena dela eta ziur gaudela ez dela berriz errepikatuko.
Hasieran adosteko zegoen nahia edo gogoak ahalbidetu zuen gobernu akordio hori eta legealdi hasiera, baina ondoren giroa kaskartzen joan da eta gero eta gehiagotan gehiengoz, inongo adostasunik lortu gabe joan dira gauzak erabakitzen. Askotan bakarrik geratu gara, gure gobernukideen aurrean.
Gure 2007ko programa edozeinek dauka eskuragarri interneten “zarautz ezkerretik” blogean.
Orain gure 12 konpromezuak puntuz puntu azalduko ditugu:

1.- Etxebizitzan gaian, batez ere epeak dira bete ez ditugunak eta hori da larriena.
Batetik Kortazarren izen den bizilagunen oposizioak, epaitegietan proiektua geratzea lortu dute. Bestela alokairuzko 150 etxeen eraikuntza 2009ko irailean hasiko zen.
Bestetik Aldapetan, Santa Ana Patronatuakin negoziazioak uste baino gehiago luzatu ziren.
Honi krisi ekonomikoaren eragina gehitu behar diogu, Salbide zaharra, ikastolan, Amiluubin eta Errotaberrin nabarmen eragin du. Naiz eta Errotaberrin etxerik ez izan finantziazio faltak gauzak zaildu egin du.
Gure apustua alokairuaren aldekoa da eta horregatik behartu genuen Kortazar ososa alokairura bideratzea, baina eremu hau ez da bakarra izan: Itxasmendi eta Irita artean 30 bat etxe, Iturribiden Dia supermerkatuan aurrean 15-20 eta Amillubi edo brigada eraikina dagoen lekuan beste etxe batzuk ere alokairurako bideratu dira.
Eduki aldetik ondo joan da, Kortazar, Aldapeta, amillubi hirigintzako tramitazioa eginda dago, orain erikitzea falta da.
Asti babestu eta legealdi honetan ez eraikitzea ere gobernu akordioan sartu genuen. Egunen batean urbanizatu nahi bada herri kontsulta egin beharko da Paln generalean hala jasotzea lortu dugulako.
2.- Errauskailuan kontuan, gure taldea izan da udalaren barruan kontra azaldu den bakarra eta gutxienez moratoria eskatu duena eta birziklapena handitzearen alde egin dugu lan legealdi osoan, udalean eta baita UKUEn ere.

3 Partaidetzan inguruan, Arlo propio bat sortu da eta teknikari eta administrari batekin hornitu da.
Lehen aldiz, herri mailako kontsulta binkulanteak egin dira, malekoiko bidegorria eta OTArenak adibidez. Eta egin diren beste kontsultetan ere Salberdin eta Gurmendin bozken emaitza erabakiorra izan da proiektua hautatzerako orduan.
Arlo hionetan bidea hasi dugu baina asko geratzen zaigu sakontzeko eta hobetzeko. Ez da bete aurrekontu partehartzaileena, nahiz eta gobernu akordioan jaso genuen.

4.- Berdintasunaren alorrean, garrantzitsueana Departamentu propioa sortzea izan da egun osoko teknikari batekin, Ongizate sailetik aterata.
Egoeraren diagnostikoa egin zen eta ondorioz II Berdintasun Plana 2010-14 egin zen, ehundik gora partehartzeekin.
Berdintasun Kontseilua sortu da, herriko emakume taldeen adostasuna eta partehartzearekin.
Tratu txarren eta sexu erasoen Biktimei laguntza hobetzeko neurrien protokoloa onartu da beste instituzioekin elkarlanean.
Eskoletan genero indarkeria eta berdinatsuna lantzeko programak daude martxan, prebentzioa landu behar delako.
Jabetza eskola eratu da, emakumeen ahalduntzea lantzeko eta lortzeko.
Bigarren haurreskola egin da zegoen beharrei erantzuteko.

5.-Kultura eta gazteriaren inguruan
Gaztetxearen jarraipena babestu dugu eta legealdi honetan nagusiak epaiketarik ez jartzea lortu da
Polikulturalan proiektua zegoen bezela ez dugu babestu, arkitektoaren kontratazioa etaezta makroproiektu bera ere. Proiektu basikoa ekarri dute baina orain dena geratuta dago, dirutza gastatu ondoren.
Modelon inguruan, saiakera batzuk egin diren arren ez da ezer lortu eta datorren legealdirako erronka nagusietako bat izango da Zarautzek behar duen ekipamnedu kultural bat izatea.
Ludoteka, lortu da ludoteka egoki bat Igerainen.

6.- Mugikortasuna
Bidegorrien gainean, iparretik hegora gutxienez bi lotura egiteko konpromisoa bete da eta herri guztia lotzen duen sare bat diseinatu da. Sarea martxan jartzea izango da hurrengo legealdiko erronka.
Garraio publikoaren inguruan, Bilbo eta Gasteizera joan ahal izateko aukera lortzeko ekimen bat sartu genuen Batzar Nagusietan. Ondorioz Arrasaterako garraioa lortu zen.
Gipuzkoako Lurraldebus serbitzuari, gure taldetik bultzatutako alegazioak Udalak onartu zituen eta ondorioz hobekuntza batzuk lortu dira: maistasuna handituz, gaueko ordutegia zabalduz, Hospitaletara igotzea, eta Eibarrekin lotura autobus serbitzuaren bidez.
OTAren inguran errebisio sakonagoa nahi genuen, Alde zaharrean dagoen eremua murriztuz. Azkenean herrritarrentzat tarifa berezi bat izatea da lortu dena.

7. Gizarte zerbitzuak eta Hirugarren adina
Gastu soziala 2007tik 700.000€tan igo da eta sail honetan krisi handi batean egon arren, indartu egin da eta aurrekontuan %10 gainditu da.
Gizarte zerbitzu guztiak eraikin batean biltzea lortu da.
Gerontologiko Udal Planaren azterketa bat egitea egitea ez dugu lortu, naiz eta gobernu akordioan sartzea lortu genuen.
Baratza programa burutu da eta ez bakarrik adinekoentzat, langabezian daudenak ere aukera izango dute.
Etxez etxeko laguntzan itxarote zerrenden arazoa konpondu da.

8.-Inmigrazioaren gaian inguruan teknikari batjarri da egun osos eta Inmigrazio Plana egitea eta onartzea lortu da, hau ere partehartze handiarekin.
Lankidetzarako aurrekontuan % 1 bideratzea ez da lortu, nahiz eta denok ados egon ginen hasieran eta gobernu akordioan sartu genuen.

9.-Kirola inguruan, ez daposible izan instalazioak estaltzea krisiagatik, baina Orokieta frontoia itxi da.
Golfeko errenta errebisatu da ehun urte eta gero.
Kiroldegian Tarifa Soziala ezarri behar handiak dituztenentzat

10.- Auzoak eraberritzeko planen inguruan, Azken Portun zati batekin hasi da eta lurazpiko 160 aparkaleku egin dira.

11.- Bizikidetzaren inguruan, ETAk eragindako biktimez gain, motibazio politikoa duten beste biktima batzuk ere izan direla onartu da. Honez gain, Frankismo eta Gerra zibileko errepresaliatuei errekonozimendua egin zaie.
Bakea egonkortzea eta beradiskidetzea edo errekontziliazioa izango dira hurrengo legeladiko erronka nagusiak eta gure taldetik apustu sendo bat egingo dugu hau guztia bultzatzeko.

Programaz gain beste proposamen batzuk defenditu ditugu legealdi honetan:
1.- Udalhitz, udal langileen konbenia onartzea
2.-Udaleko soldatarik bajuenak igotzea, brigadako langile eta administrari laguntzaileen soldatak.
3.-Udal eraikinen garbitzaileen lan soldatak duintzea.
4.-Hileta zibilen ordenantza
5.-Lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza.
6.-A_8 aupistako Panel akustikoak, soinua murrizteko Itxasmendin.
7.-Eguzki plakak udal teilatuetan jartzeko programa. Programa hau udalaren baitan egiteko asmoarekin bultzatu genuen eta azkenean Aldundiak hartu du bere gain.

Ez da samurra izan legealdiko une batzutan hemen barruan borrokan jardutea, askotan bakarrik egon garelako eta hartutako erabaki batzuk ez dira gure gustokoak izan. Hala ere, leialtasunez jokatzen saiatu gara.

Hau dena azaldu ondoren, batez ere gure tamaina kontuan izanik, 20tik 3 garela, balorazio positiboa egiten dugu egindako lanagatik eta lortutakoagatik. Horrexegatik koalizio hau aurrera jarraitze merezi duela iritzi diogu eta datozen udal hauteskundeetan elkarrekin aurkeztuko gara.