Aralar Ezker Batuak herri programa aurkeztu du (Hitzan)

EB-Aralarreko hautagaiek herri programa aurkeztu dute
2011/05/11
Hauteskundeak
Nork Zarauzko Hitza
Aralar Ezker Batua Zarautz
EB-Aralar koalizioko hautagaiek herri programa aurkeztu zuten astelehenean. “Gure lehentasuna herritarrak izango dira, haientzako zerbitzuak sendotzea eta hobetzea”, adierazi zuten. Ildo horretatik, koalizioak herritarren arazoei “ezkerretik” eman nahi dio erantzuna.

Enpleguaren aldeko mahai soziala sortzea proposatu zuten zerrendakideek, “herrian enplegua sortzeko estrategia prestatu eta bereziki ekonomia soziala bultzatzeko”. Era berean, babes ofizialeko etxebizitzak sustatzea izango da EB-Aralarren egiteko nagusia, “batez ere alokairuzkoak” : “Zarautzen 1.481 pertsonek eskatu dute etxebizitza babestua. Aldapetan, Kortazarren, Amillubin eta Itxas Mendin sustatuko ditugu”.

Mugikortasunari dagokionez, TAO sistema aldatu beharra dagoela gehitu zuten. Hala, errotazio sistema martxan jartzea proposatu zuten: “Bizkaia, Zigordia eta Foruen kalean errotazio sistema jarri behar da aparkatu ahal izateko; doan zarauztarrentzat, ordainpekoa kanpotarrentzat”. Era berean, udan TAO sistema bigarren eremura mugatu behar dela esan zuten, eta aparkalekuak egokitu herritik kanpo.

Horrez gain, Alde Zaharreko urbanizazio berria eskatu zuten, baita bidegorri sare integrala garatzea ere. Autopistako hirugarren erraila sortzearen kontra agertu ziren, bestalde. Erraustegiaren moratoria eskatu zuten eta birziklapena sustatzea. Halaber, Polikulturalari uko egiten diotela nabarmendu zuten: “Azterketa teknikoak egiteko xahututako bi milioi eurokin posible izango zen Modelo zinema eraberritzea, esaterako”.

Herritarren arretarako zerbitzu bateratua prestatu behar dela gehitu zuten, ordutegia zabalduz, administrazioko tramiteak errazteko. Kiroldegian kuota soziala aplikatzea eta diru sarrera murritzak dituztenei hobariak eskaintzea proposatu zuten. Horrez gain, Turismo eta Kirol Patronatuak bertan behera utzi behar direla nabarmendu zuten: “Udal administrazioaren baitan integratu behar dira”.

Euskara lantzea eta haren erabilera sustatzea izango da EB-Aralarren helburua: “Zarautz erreferentzia gunea da esukaltzaleen artean, eta izaten jarraitu behar du. Horretarako behar diren bitartekoak bermatu behar ditugu”. Berdintasun Sailaren ekimenak indartu eta herritarren partaidetza zuzena bultzatu behar direla gehitu zuten, baita Herri Kirolak lantzeko eskola sortu ere.

“Lanean segituko dugu indarkeria bitarteko politiko moduan erabiltzeari behin betiko bukaera eman arte. Bakea, elkarbizitza eta adiskidetzearen alde egingo dugu”, nabarmendu zuten.

Zenbait hitzordu

Gaur eguerdian auzoz auzoko proposamenak aurkeztuko ditu koalizioak Azken Portuko Guria tabernaren atarian. Bihar, berriz, eskuorriak banatuko dituzte Vista Alegren. Gauza bera egingo dute etzi Lege Zaharren Enparantzan, 18:00etatik aurrera.

Advertisements

Auzoz auzoko programaren aurkezpena Hitza-n

Auzoz auzoko programa prestatu du EB-Aralarrek
2011/05/11
Hauteskundeak
Nork Zarauzko Hitza
Ezker Batua Aralar prentsaurrekoa
EB-Aralar koalizioak auzoz auzoko programa prestatu du, eta auzo elkarte edota auzotarrek egindako proposamenak jaso dituzte bertan. Egunotan herriko gune ezberdinetan banatuko dituzte aleak, herri programaren laburpentxoarekin batera. Gaur Azken Portun izan dira zerrendakideak, bihar Vista Alegren izango dira 17:00etatik aurrera eta ostiralean, berriz, Lege Zaharren Enparantzan, 18:00etan.

Proposamenak:

-Alde Zaharra: Plan Berezian jasotako ekimenak martxan jartzea, bizikletak aparkatzeko tokiak zabaltzea, Langako plaza Birgaitze Integratuaren Eremua izendatzea, Salbide Zaharreko promozioa sustatzea eta Salbide eta Baratzalde kalea egokitzea, Modelo Zinema egokitzea eta eraberritzea eta beladoreen ordutegia mugatzea, besteak beste.

-Vista Alegre: Aldapetako lanak martxan jartzea eta igogailuaren eraikuntzarekin hastea, Barandiaran kaletik auzorako sarbidea trafikoari ixtea, auzoko kirol pista estaltzea eta Udal Eskola Tailer berria sortzea.

-Azken Portu: Aldundiari eta BIDEGIri A-8ak sortutako zaatai aurre egiteko panelak jartzeko eskatzea, Azken kalean aparkalekua egokitzea, Salberdin garatzea. Egaña kaleko urbanizazioa berritzeko proiektua idaztea, Klabelinsoro inguruan skate pista berria egitea eta auzo elkartearen sorrera bultzatzea, besteak beste.

-Itxasmendi: Aldundiari eta BIDEGIri A-8ak sortutako zaatai aurre egiteko panelak jartzeko eskatzea, Itxasmendiko futlbol eta saskibaloi kantxan zoru sintetikoa jartzea, alokairuzko 30 etxebizitzak eraikitzen hastea, Guardia Zibilaren koartela alokairuzko bizitoki bilakatzea, Eroski saltoki handitik biribilgunerainoko espaloia berritzea eta komun berria eraikitzea pisten ondoan, besteak beste.

– Mitxelena: Bizikletak aparkatzeko toki estalia tren geltokiaren ondoan zabaltzea eta hobetzea, ibilbide luzeko autobusentzat gearlkua egokitzea Amillubin eta gaueko trenak bizilagunei sortzen dizkieten kalteak berraztertzea, besteak beste.

– San Pelaio-Mendilauta: Ikastola Eguzki Izarra partzelara lekualdatzea, Ikastolako komuna egokitzea eta herritarrei irekitzea eta Mendilautako espaloiak konpontzea, besteak beste.

Gure auzo programa aurkeztu dugu Azken Portun / Presentamos el programa de barrios en Azken Portu

Gaur aurkeztu dugu gure auzoz auzoko programa, hau da, auzo bakoitzeko zehaztutako ekimenak biltzen dituena. Proposamen gehienak auzo elkarte edota auzotar beraiek proposatuak dira, horregatik denak dira bideragarriak eta erabilgarriak, jendeak berak eskatuak direlako

auzoz auzoko programahttp://www.scribd.com/embeds/55212951/content?start_page=1&view_mode=list&access_key=key-wvrfqipof0gotwch1uh(function() { var scribd = document.createElement(“script”); scribd.type = “text/javascript”; scribd.async = true; scribd.src = “http://www.scribd.com/javascripts/embed_code/inject.js”; var s = document.getElementsByTagName(“script”)[0]; s.parentNode.insertBefore(scribd, s); })();

Hoy hemos presentado nuestro programa por barrios, es decir, el que recoge las actuaciones propuestas por cada barrio. La mayoría de las iniciativas han sido propuestas por las asociaciones vecinales o por ciudadanas y ciudadanos, por eso son utiles y viables, porque han sido propuestas por las personas que viven en cada barrio.

Gure lehentasuna zarauztarron azaroak / Nuestra prioridad serán los problemas de las y los zarauztarras

Atzo Aralar-Ezker Batua koalizioak bere programa aurkeztu zuen. Hautagaiek ildo nagusiak jakinarazi zituzten, hauek Zarauzko etxe guztiotan jasoko den aldizkari batean jasota daude.
Mariana Aranburuk, zerrendako bigarrenak, programan makroproiektu ez direla eskaintzen argitu zuen, helburu nagusia herritarrentzako zerbitzuak sendotzea da, eta Zarautzek dituen arazoei, (langabezia, etxebizitza, ingurumena, bakea eta normalizazioa) konponbidea bilatzea da.

Andoni Ibarguren, koalizioaren zerrendaburuak hurrengo legealdiaren erronka nagusia krisiaren ondorioei aurre egitea izango dela esan du, batez ere langabeziari, Zarautzen 1298 pertsona daude Lanbiden izena emanda. Enpleguaren alde mahai soziala eratzea proposatzen da, sindikatuak, enpresa txikiak, autonomoak, ostalariak eta merkatariak bilduko dituena, herrian enpelgua sortzeko estrategia prestatzeko, bereziki ekonomia soziala eta lanpostu berdeak bultzatuz.

Programan dauden proposamen nagusiak laburbildu zituen: Babes ofizialeko etxebizitza sustapenak bultzatzen jarraitzea: Kortazar, Aldapeta, Amillubi, batez ere alokairuzkoak. Oraingo TAO eredua aldatzea dagoen kontratua bertan behera lagatzen eta gunea eta indarraldia mugatuz, bakarrik udan mantenduz. Errauskailuari oposizioa eta moratoriaren eskaerari babesa. Udaltzainaren eredua aldatzea, auzozainak sortuz, bizilagunetik hurbilago lan egiteko. Zerbitzu publikoen kudeaketa zuzenaren aldeko jarrera. Polikulturalaren proiektu bideraezinari uko egitea eta Modelo zine aretoa eraberritzea Zarautzen auditorio duin bat izateko.

Azkenik nabarmendu zuten hauteskunde hauekin bakerako itxaropena piztuda Euskal herrian eta Aralar – Ezker Batua bakea eta berradiskidetzea defendatzen jarraituko dute eta horretarako gehiengo sozialak eskatzen duena bideratu behar da : hau da ETAren behin betiko su etena, aukera politika guztiak legeztatzea eta guztion konpromisoa persona guztientzako eskubide guztiak bermatzeko.

FOILETOAhttp://www.scribd.com/embeds/55133817/content?start_page=1&view_mode=list&access_key=key-2abor8h1kppuok8iy24c(function() { var scribd = document.createElement(“script”); scribd.type = “text/javascript”; scribd.async = true; scribd.src = “http://www.scribd.com/javascripts/embed_code/inject.js”; var s = document.getElementsByTagName(“script”)[0]; s.parentNode.insertBefore(scribd, s); })();

Nuestra prioridad serán los problemas de las y los zarauztarras

Ayer presentó su programa electoral la coalición Aralar – Ezker Batua. Las candidatas y candidatos dieron a conocer los puntos más importantes que están recogidos en una revista que recibirán todos los domicilios a lo largo de esta semana.
Se destacó por la número dos de la lista, Mariana Aranburu, que en el programa no se presentan propuestas estrellas o macroproyectos, sino que el objetivo principal será mantener los servicios a la ciudadanía y buscar soluciones a los principales problemas que Zarautz tiene en la actualidad: el paro, la vivienda, los problemas ambientales, el desprestigio de las instituciones y la paz y la normalización.

El candidato a alcalde, Andoni Ibarguren, destacó que el principal reto de la próxima legislatura será hacer frente a los efectos de la crisis, en especial el paro que afecta a 1.298 personas en Zarautz, para ello se propone constituir una mesa social por el empleo, para elaborar de manera participativa con sindicatos , autónomos, comerciantes, hosteleros y pequeñas empresas, medidas de reactivación económica que den preferencia al fomento de la economía social y la creación de empleos verdes.

A continuación resumió las principales propuestas recogidas en el programa como seguir impulsando las promociones de vivienda protegida en marcha, Aldapeta, Kortazar, Amillubi. Cambiar la OTA actual, no prorrogando el actual contrato y limitando la zona y el período de funcionamiento sólo a verano, el rechazo a la planta incineradora y el apoyo a la moratoria a su construcción, el cambio del modelo de policía municipal creando los auzozainak, como figura de cercanía con las vecinas y vecinos de cada barrio, la apuesta por la gestión directa de los servicios públicos, y el rechazo al fracasado proyecto del Policultural y la apuesta a corto plazo por adecuar y utilizar el cine Modelo para contar con un escenario apto para actividades culturales.

Por último se destacó que en estas elecciones se abre un nuevo tiempo de esperanza para la paz en Euskalherria y Aralar – Ezker Batua seguirán defendiendo la paz y la reconciliación de la sociedad, siendo necesario para ello que el alto de fuego de ETA sea definitivo y unilateral, que se legalicen todas las opciones políticas y que todas las sensibilidades se comprometan con la garantía y la defensa de todos los derechos humanos para todas las personas.

1722 gracias

foto-grupo.jpgQueremos dar las gracias a los y las 1722 zarauztarras que habeis depositado vuestra confianza en nuestra candidatura. Esperamos que vuestros apoyos nos sirvan para poder trabajar por un Zarautz más justo y progresista.

Pero no queremos esperar 4 años para pediros vuestra opinión y participación, por lo que quisieramos saber vuestras impresiones sobre dos cuestiones:

¿ Que fuerzas políticas piensas que debieran estar en el gobierno municipal los proximos cuatro años ?

¿ En el caso de una hipotetica negociación que aspectos de nuestro programa debieramos priorizar ?

Podeis respondernos añadiendo comentarios a través del blog o a las direcciones de correo ezkerbatua@zarautz.org o zarautz@aralar.net

mil setecientos veintidos gracias

Kirol Proposamenak: rokodromoa Torreoian

images1.jpg

           Hauek dira gure programaren proposamenak, kirol arloan

Kirol-eremu publikoak estaltzea, hau da, Vista Alegreko eta Lizardiko kirol-zelaiak eta San Pelaioko etorkizuneko pilotalekua. Zaharberritu eta balioetsi beharreko Vista Alegreko Torreoiko Eskalada Eskola sortzea, rokodromoa barne.

 

·         Golf-zelaiko instalazioen erabilera publikoa sustatzea. Gaur egungo egoera berriro aztertzea, talde pribatuak 100 urte daramatzalako udal-lurrak alokairu sinbolikoaren truke erabiltzen. Zentzu honetan jadanik lortu dugu udalak errentaren gaurkotzea eska dezala, 30 zentimotik 20.000 eurokoa izan daitezen.

 

·         Kiroldegian eta gainerako kirol-jardueretan, erabiltzaileen erosketa-ahalmenaren araberako abonu soziala ezartzea.

·         Gazte Kiroletarako Foru Plana gaitzestea eta Zarauzko Ume eta Gazteentzako Kirol Plana sortzea, kirol aniztasunean oinarrituta, udalak zuzenduta eta eskolekin zein elkarteekin edo taldeekin koordinatuta. Bertan, ikasle guztien partaidetzari eta elkarbizitzari zein errespetuari emango zaie lehentasuna.