Ezker Anitzaren aurkezpena Zarautzen

Ezker Anitza alderdia birsortu dute Zarautzen, Ezker Batuari izena aldatuz. Hala jakinarazi du Mariana Aranburuk. Alderdi horretako Zarauzko zinegotzi bakarra da egun. «Urte askoan Ezker Batuaren izenpean jardun dugu lanean, baina urtarriletik aurrera Ezker Anitza gisa agertu gara. Oso beharrezkotzat jo dugu izena aldatu eta norabidez aldatzea. Horretarako borroka egin dugu, eta erakunde berria horren fruitua da».

Alderdi berria bada ere, «ongi errotuta» dagoela gogoratu du Aranburuk. «Ezker Anitzak 80 urteko tradizioari jarraitzen dio. Alderdia 1935ean sortu zen, eta beraz, tartean jende eskarmentuduna gara». Hauteskundeetara Aralar-Ezker Batua gisa aurkeztu baziren ere, aurrerantzean Aralar-Ezker Anitza gisa funtzionatuko dutela nabarmendu du.

Horrekin batera, oposizioko alderdia dela gogoratu du. «Askotan esan da Bildurekin batera udal gobernua osatzen dugula. Ez da hala; oposizioan gaude. Nahiz eta ezkerreko jarrera izan, Bilduk programa garbirik aurkeztu ezean ez dugu harekin bat egingo». Jakinarazi duenez, ekainean hasi ziren Bildurekin negoziatzen, baina ez dira «inora iritsi, batez ere, Bilduk ez duelako programa argirik aurkeztu». «Bilduko ordezkariek denbora eskatu ziguten orduan, eta eman egin genien. Oraindik haien proposamenen zain gaude, ordea».

Kontinuismoa eta demagogia
Bilduren zortzi hilabeteko jardunaren ezaugarri nagusia «kontinuismoa» dela gaineratu du, hala. «Hainbat proiektuk bere horretan jarraitzen du, TAO sistemak eta haurreskoletako jangelen kudeaketak, kasu». Bestalde, «demagogia asko» egin duela dio. «Behin eta berriz obra faraonikoak dituzte hizpide. Nik jakin nahiko nuke zeintzuk diren aipatzen dituzten obra horiek. Kiroldegia, etxe tutelatuak edota Etxezabala, akaso? Horiek al dira obra faraonikoak?». Proiektuok bere garaian EAk onartu zituela gogoratu du, eta «behar-beharrezkoak» zirela. Ildo horretatik, «demagogia» alde batera utzi, eta «lanean serio hasteko ordua» dela esan du. «Proposamenak behar ditugu, jarrera aldaketak».

Horrekin batera, gehiengo absolutua balute bezala jokatzen dutela salatu du Aranburuk: «Udalbatza hogeitabat zinegotzik osatzen dugu, eta Bilduk bederatzi soilik ditu. Beraz, beste alderdion beharra dute proiektuak aurrera eraman ahal izateko. Hala ere, oposizioko alderdiak ez dituzte kontuan izaten erabakiak hartzerakoan».

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s